Muskiz
Itsaslur
Ibilbide bat itsaslabarretatik
¿Te gusta este sitio?
Muskizeko itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasaia da Itsaslur gaur egun, baina garai batean Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen.
La Arena hondartzan hasten da ibilbidea, Pobeña auzoan. Bide lauari ekin baino lehenago eskaileretatik igo beharko dugu. Malda gainditutakoan, pasealekura bertara iritsiko gara. Handik gutxira iturri bat dago, eta, lehen bihurgunean, La Arena hondartzaren ikusmira ezin ederragoaz gozatu ahal izango dugu.
Hormigoizko bidetik jarraituko dugu bidebanaketara heldu arte. Hona iritsita, mea zamatzeko lekua ikusi ahal izango dugu eskuinera edo, saihestu gabe, aurrera jarraitu ahal izango dugu ezkerreko bidetik. Trazatuak ez du galtzeko aukerarik ematen. Horretarako, kostaldeko lerroa amaierara arte jarraitu besterik ez dago.
Era berean, inguruko ohiko beste jarduera baten aztarnak nabarmendu behar ditugu: algen bilketa. Bidearen ondoan, eskuinera, hurbiletik ikusi ahal izango ditugu orain dela gutxi algak itsaslabarretatik igotzeko erabiltzen zituzten poleak.
Ibilbidean zehar agertzen diren aztarnek meatze-prozesuaren urrats guztietatik gidatzen gaituzte, erauzketatik ontziratzera arte: kiskalketa-labe zaharrak, antzinako meatze-trenbidea, El Castillo zamalekuko aztarnak, Josefa meategia et aLa Galernako tunela, besteak beste.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Pobeña, Kobaron (Muskiz)
MUSKIZ (Bizkaia)
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Distantzia: 2,25 km.
❱ Iraupena: 50 min.
❱ Zailtasun maila: Baxua.
❱ Trazadura mota: Lineala.
❱ Hasiera: Pobeña.
❱ Amaiera: Kobaron.