Enkarterri eta Meatzaldea miresteko sekulako 5 behatoki

2022-06-17

Jakin nahi duzu non lor ditzakezun Enkarterriko eta Meatzaldeko bistarik eta argazkirik onenak? Jarraitu irakurtzen! Bost begiratoki eta beste hainbeste ibilbide aukeratu ditugu gure eskualdeak inoiz ez bezala miresteko. Karrantzatik Zierbenaraino, honako toki hauek ezagutuko ditugu: amildegi batera zabaltzen den arku naturala, mendi-tontorrean dagoen behaketa-dorretxoa, Concha II meategiaren korta, antzinako mineral-zamategi bat eta gerrako aztarnen artean itsasora begiratzen duen irtengune zoragarria. Goazen!

Relux Leihoa

KARRANTZA

1549_15492-es-real-eu-Real.png

Karrantzan txoko ikusgarri bat dago, eta bertatik, eguzki oskarbietan, itsasoa ikusten da. Relux Leihoa (Karrantza Harana) naturaren artelana da, Bizkaia eta Kantabria banatzen dituen haitzarte baten (Peña del Mazo) gainean zizelkatutako harrizko arkua.

Toki honetara iristea erraza da, jarraian lotzen dugun bideari jarraituz. Igoerak Bizkaiko haranik zabalenaren bista ikusgarriak eskainiko dizkigu. Alanbre-hesiren bat eta zelai batzuk zeharkatuko ditugu haitzen artean doan bidezidor batera iritsi arte.

Ez dugu Leihoa ikusiko haren pareraino iritsi arte; beraz, harridura are handiagoa da. Arkutik begiratuta, Kantabriako ekialdeko herriak ikusiko ditugu, eta, egun garbietan, itsasoa ere antzemango dugu.

IBILBIDEA

Ilso mendiko behatokia

ZALLA

1549_ilso-eu-Real.jpg

"Ilso" hitzak "harrizko mugarria" esan nahi du (lurralde baten mugak markatzen dituen seinalea, alegia). Ilso mendiko begiratokia eskualdeko tontor mitikoenetako batean dago, hiru udalerriren (Gordexola, Gueñes eta Zalla) arteko mugatik oso gertu, eta antzinako Salcedoko haranaren ikuspegi bikainenetako bat eskaintzen digu.

Bertara iristeko, Zallako Allendelagua plazan hasten eta amaitzen den ibilbide bati ekingo diogu. Igoeran, baso batean sartuko gara, eta, pistetatik aurrera egin ondoren, dorretxoa ikusiko dugu. Ikustokia egurrezko egitura bat da, iraganeko suteen aurkako begiratokietan inspiratuta dagoena. Itzulerako bidean, gainerako mugarriak topatuko ditugu, eta harrespil bat ere aurkitzeko aukera izango dugu dugu bidezidorratik.

IBILBIDEA

Concha II meategia

GALLARTA (ABANTO-ZIERBENA)

1549_museo-eu-Real.jpg

Begiratoki hau oso berezia da, eta beste guztiekiko desberdina, eta agian ez zenuke bisitatu behar bertigoa baduzu. Gallartako (Abanto-Zierbena) antzinako Concha II meategiaren korta harrigarriaz ari gara. Zeruertzera begiratzen duten beste talaia batzuek ez bezala, antzinako aztarnategiak lurraren erraietarako sarbidea erakusten digu, garai batean burdinez gainezka zeudenak. Oso gertu, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, eskualdeko iragana ulertzeko ezinbesteko plana.

Meatzera iristeko, inguruko panoramikak erakutsiko dizkigun ibilbide bat jarraituko dugu, aztarnategiz, kargategiz, putzuz eta bestelako aztarnaz beteta. Azkeneko meategiak aspaldi itxi zituzten, baina langileen deiadar oraindik ere entzun dezakegu. Tradizioak dio Trianoko Mendietan Athleticen garaipenak ospatzeko abesten dugun oihua jaio zela: Alirón! “All iron” antzeko zerbait oihukatzen zuten meatzariek burdin hutsa agertzen zenean, ordainsaria jasotzeko asmoz.

IBILBIDEA

Itsaslur

MUSKIZ

1549_itsaslur-eu-Real.jpg

Garai batean, Itsaslur (Muskiz) ez zen itsas pasealeku lasaia izan, Euskadiko meatze-barruti handiena baizik. Kobarongo mineral-zamaleku zaharrak kostaldeko ikuspegi ezin hobea eskaintzen digun behatokia da gaur egun, Castro Urdialesetik (Kantabria) Punta Luceroraino (Zierbena). Plataforma horri esker, Arena hondartzako mareen atzera-egite harrigarria ikus dezakegu, Bizkaiko bigarren hareatzarik zabalena agerian uzten duena.

Itsaslur pasealekua itsaslabarren eta meatze-aztarna pilo baten artean doa: kiskaltzeko labe zaharrak, antzinako meatze-trenbidearen trazadura, Josefa meategiaren aztarnak edo La Galerna tunela.

INFORMAZIO GEHIAGO

Punta Lucero

ZIERBENA

1549_puntalucero-eu-Real.jpg

Oso garaia ez izan arren (307 metro eskas), Punta Lucerok La Arena hondartzaren eta Abrako badiaren egundoko ikuspegiak eskaintzen dizkigu. Zierbena eta bertako portua ezagutzeko aukera izango dugu. Udalerria itsas xarma gorde du mendeetan zehar, ontziekin eta taberna eta jatetxe ugarirekin.

Nolanahi ere, pixka bat gorago abiatuko gara (La Cuesta auzotik), udaletxea eta eliza dauden tokitik, eta laster gailurrerako bidea hartuko dugu, gerrako aztarnaz josita dagoena: bunkerrak, tunelak, kanoiak… Gailurrean gaudela, euskal kostaldeko begiratoki natural onenetako batez gozatuko dugu (eta Gabon zaharreko afariari tartea egingo diogu).

IBILBIDEA

Albiste gehiago