Enkarterri eta Meatzaldea: nomada digitalen bila

2021-02-04

Enkarturrek deskontuak eskainiko dizkie lurraldeko ostatuetatik lan egiten dutenei

Etxetik lan egiteko aukera duzu eta natura betean aritzea gustatuko litzaizuke, sekulako panoramikaz, errekorrez eta paraje bukolikoz betetako lurralde batean? Enkartur-ek deskontuak eskainiko dizkie Enkarterri eta Meatzaldera 10 egun edo gehiagoz etortzen direnei hemengo ostatuetatik lan egiteko.

Eskualde biak ezin hobeak dira garai honetarako, ez baitute aglomeraziorik, hiritik nahiko gertu baitaude eta masifikatu gabeko sektore turistikoa baitute. Gure hotelaklandetxeak eta apartamentu turistikoak bikainak dira airez aldatzeko eta aisialdiaz gozatzeko oporretan egon beharrik gabe.

Enkarterri eta Meatzaldea Bizkaiko mendebaldeko muturrean daude, Bilbotik abiatu eta gailur eta haranen artean mendebaldera zabaltzen den ingurune natural batean. Hemen Bizkaiko lehen hiribildua, munduan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen kobazuloa, Europako Rolls-Royce bildumarik nagusia edo Euskadiko hondartza zabalenetako bat daude.

Ibilbideak lan ostean

Lan ostean eguna girotzeko, 50 bizikleta-eta mendi-ibilbide baino gehiago prestatzen ari gara, eta doan deskargatu ahal izango dituzu gure Wikiloc orrialdetik. Parke naturaletan, baselizek koroatutako gailurretan, Kantauriko itsaslabarretatik bihurka doan bide berde batean edota antzinako Burdin Mendietan barneratuko zaituzten ibilbideak dira, maila guztietara egokitu ditugunak.

Erreserbak egin aurretik, ostatuek Interneteko konexioaren kalitatea eta abiadura aztertzeko proba egingo dute, eta beste baldintza batzuk betetzen dituztela egiaztatuko dute (adibidez, etherneten konektatuta lan egiteko aukera, WiFi erabili beharrean).

Albiste gehiago