Planez betetako Aste Santua
2021-03-24
Euskaditik irten gabe planez betetako Aste Santua bizi dezakezula erakutsi nahi dizugu. Egun hauetan zerbait ezberdin egin nahi baduzu, era guztietako sorpresak eta abenturak aurkituko dituzu Enkarterri eta Meatzaldean: ibilbide gidatuak, bisitak mahastietara, indianoen etxeak eta istorioak... eta zapore oso bereziak Osasun-berme handienekin dibertitzeko prestatu ditugu plan guztiak. Talde txikitan egingo dira eta aire zabalean, ahal den guztietan.
Gazteluko muinoa
BALMASEDA
❱ Antzinako gazteluko muinoak ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu.
Bisita gidatu honetan Balmasedako alde zaharrean barrena murgilduko gara leku estrategiko batera iristeko: Gazteluko muinora San Severino plazan hasiko gara, eta, ondoren, alde zaharrean sartuko gara bertako Erdi Aroko kaleak eta monumentuak miresteko. Azkenik, muinora eta honen punturik garaienera igoko gara, gaztelu zaharra zegoen leku zehatzera. Bizkaiko lehen hiribildua den Balmasedako ikuspegi onenez gozatuko dugu.
❱ Topagunea: San Severino plaza (ikusi mapan)
❱ Noiz: Apirilak 1, osteguna | Apirilak 2, ostirala
❱ Ordua: 13:00etan
❱ Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h 30 min
Indianoen istorioak
KARRANTZA
❱ Indianoen etxea Kontxa auzoan.
Etxe hau, ipuin batetik aterata dirudien arren, benetakoa da eta Karrantzan dago. Magikoak, bitxiak eta dotoreak dira, eta dozenaka daude eskualdean. Indianoen etxeak dira, bata bestea baino bata bestea baino handiki eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Etxeak ikustera eta indianoei eta haien keinuei buruzko istorio harrigarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
❱ Topagunea: Udaletxeko aparkalekua (ikusi mapan)
❱ Noiz: Apirilak 1, osteguna | Apirilak 3, larunbata | Apirilak 11, igandea
❱ Ordua: 17:00etan
❱ Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h 30 min
❱ Margoaren argazkia.
Karrantzako San Andres de Biañez eliza berritzen ari zirela, XVIII. mendeko erretaula desmuntatu behar izan zuten. Orduantxe horma osotik hedatzen zen XVI. mendeko freskoa azaleratu zen. Bisita honetan, Errenazimentuko pintura hauek erakutsiko dizkizugu, eta Ameriketara joko dugu indianoen urratsei segituz.
❱ Topagunea: San Andres de Biañezko eliza (ikusi mapan)
❱ Noiz: Apirilak 2, ostirala | Apirilak 4, igandea | Apirilak 10, larunbata
❱ Ordua: 12:00etan edo 17:00etan
❱ Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h 30 min
Mahastien artean
GALDAMES, GÜEÑES, SOPUERTA
Enkarterriko upategiak bisitatu eta txakolinaren sekretuak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Eskualdeko enologoen eskutik lurraldeko ardogintza eta tradizio enologikoa ezagutuko dituzu, hala nola txakolinaren elaborazio-prozesua. Hainbat txakolin-barietate dastatzeko, mahastien artean ibiltzeko eta upelgetiko instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu.
❱ Non: Aukeratutako data eta upeltegiaren arabera
❱ Noiz: Apirilak 2, ostirala | Apirilak 3, larunbata
❱ Ordua: 11:00etan eta 12:00etan
❱ Prezioa: 8 € - 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h 30 min
Artzain egun batez
KARRANTZA
❱ Amalur gaztandegian garatzen da jarduera.
Artzain batekin eguna pasatzea eta 4.000 urte gorako historia duen lanbide baten zokoak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Esperientzia ezberdina proposatu nahi dizugu natura betean, edonori zuzenduta, baina batez ere etxeko txikienekin gozatzeko pentsatuta dagoena. Bisita Karrantzako Amalur gaztandegian egingo da, Karpin Fauna eta Pozalagua kobazulotik oso gertu. Artzainak gaztandegira eramango zaitu eta artisau-gazta nola egiten duen erakutsiko dizu. Bere artaldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita artzainak egiten dituen jakiak erostekoa ere.
❱ Non: Amalur gaztandegia (mapan ikusi)
❱ Noiz: Apirilak 3, larunbata | Apirilak 10, larunbata
❱ Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h
Ibilaldia K.a. IV. mendera
ZALLA
Ibiltzea gustuko baduzu, K.a. IV. mendera bidaiatzea proposatu nahi dizugu, Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu batera. Bolunburuko kastroa Kadagua ibaiak babesten duen muino batean dago, Zallan. Herrixkako biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen ikasiko dugu, eta Bolunburukoa ingurune ederraz gozatuko dugu. Ibilbidea amaitzeko, kondairen arabera Bizkaiko lehen akelarreak egin ziren basoan barneratuko gara.
❱ Non: El Longareko aparkalekua (ikusi mapan)
❱ Noiz: Apirilak 5, astelehena
❱ Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 2 h 30 min
Olatuak hartzen La Arena hondartzan
ZIERBENA
La Arena hondartzako ur korronte bortitzek surfa egiteko leku gogokoenetako bat bihurtu dute hareatza hau. Mundu osoko surflariak honaino etortzen dira olatu haserrenak hartzera Surfa haiek bezala menperatu nahi baduzu (edo lehen urratsak emateko prest bazaude), La Arena Surf Center-en behar duzun guztia irakatsiko dizugu. Hondartzak hiru olatu nagusi ditu eta sesioi epikoak eskaintzen ditu sarritan.
❱ Non: Surf La Arena [ikusi mapan]
❱ Noiz: Apirilaren 1etik 11ra
❱ Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: Egun bat: 30 € | 3 egun: 75 € | 5 egun: 115 €
❱ Iraupena: 2 h
Txokolate eta kafe tailerra: benetako urre beltza
BALMASEDA
Kaitxoren lanari esker, Balmasedaren izena bean-to-bar txokolateari eta kafe espezializatuari lotuta dago. Esperientzia honetan, benetako urre ebeltza ulertzeko artisau-modu berri bat erakutsiko dizugu. Txokolatearen jatorria azalduko dizugu, elaborazio-prozesua erakutsiko dizugu eta emaitza dastatu ahal izango duzu, kafe onenarekin batera.
❱ Non: Kaitxoko tailerra [ikusi mapan]
❱ Noinz: Apirilak 5, astelehena | Apirilak 10, larunbata
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h