Lau ibilbide bizikletaz Euskadiko bazterrik ezezagunenean

2020-09-05

Udako azken asteak pedal-kolpez aprobetxatzea eta Euskadi ezezagunena bi gurpilen gainean ezagutzea gonbidatu nahi zaitugu. Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, Bilbotik abiatuta, gailurren eta haranen artean mendebalderantz hedatzen den ingurune naturalean. Euskadiko lehenengo ‘bikefriendly’ lurraldea da Enkarterri; hauxe da, bizikletaz aritzeko eskualde pribilegiatua.

Lau ibilbide prestatu ditugu Enkarterri hobeto ezagut dezazun gure mendiez, errepide amaigabeez, haran liluragarriez eta panoramika ikusgarriez gozatzen duzun bitartean. Baita etxeko txikienekin ere!

 

Euskal mendien bihotzean

Null

Pedalei eragin euskal mendien bihotzean Euskadiko alderik ezezagunena esploratzen duzun bitartean! Euskadiko txakolin-mahasti handienaren aldamenetan hasten da, Bizkaiko Bide Berde luzeena zeharkatzen du, Armañongo Parke Naturalean barruratzen da eta Enkarterriko gailurrik xelebreeneraino igotzen da. Gailurra eliza erromaniko batez koroatuta dago, eta 360º-ko panoramika harrigarria eskaintzen digu. Pack-ean hauek sartzen dira: ekipajea ostatuz-ostatu garraiatzea, istripu-asegurua, laguntza iraunkorra eta gau bateko egonaldia eskualdeko alokairu batean, 135 euroren truke.

Pedalei inoiz baino gehiago eragiteaz gain, Bizkaiko lehen hiribildua eta haren Erdi Aroko zubia ezagutzeko, munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen haitzuloan sartzeko eta beste hainbat txoko paregabe deskubritzeko aukera izango duzu.

Informazio gehiago eta erreserbak (+)


%100 asfaltozaleak

Null

Asfaltoa nahiago baduzu, errepideko bizikletara igo zaitez eta pedalei eragin limiterik gabe ezinezko bihurgunetan zehar. Leku gutxitan sentituko duzu Enkarterrik eskaintzen dizun askatasuna. Errekor eta sekulako panoramikaz betetako eskualde hau errepide-sare amaigabe batek zeharkatzen du. Ezin hobea da bi gurpilen gainean ibiltzeko.

Txakolin-mahastien artean ibiliko zara, Europako Rolls-Royce bilduma handienean barneratuko zara (Erdi Aroko gotorleku batean barrena), XVI. mendeko burdinola bat bisitatuko duzu eta naturarik oparoenaz gozatuko duzu.

Informazio gehiago eta erreserbak (+)

 

Euskal mendiak biziz

Null

Euskal mendiak biziz bizi! Ibilbide zirkukar hau Armañongo Natur Parkean, Ordunte eta Trianoko Mendietan eta Kantauri itsasoko labarretan barruratzen da. Mendi malkartsuak, tontor xelebreak, baso amaigabeak, baserriz jositako haranak, Erdi Aroko hiribilduak eta imajina ezin ditzakezun panoramikak aurkituko dituzu ibilbide honetan.

Ibilbidea Euskadiko haran urrunenetan eta bukolikoenetan sartzen da. Natura bere osotasunean agertzen da hemen. Enkarterriko gailur eta basoen artean bide eta haitzuloz osatutako labirintoa hedatzen da, erlojuaz eta beste inolako betebeharrez kezkatu gabe natura betean gozatzeko.

Informazio gehiago eta erreserbak (+)

 

MTB familiarekin

Null

Etxeko txikienek ere merezi dute txirrindularitzaren abenturan parte hartzea. Kadagua ibaiaren bideari jarraituko diozue eta Bizkaiko Bide Berde luzeenean barneratuko zarete. Ibilbidea etxeko txikienentzat pentsatuta dago, etapa eskuragarriekin eta familia osorako jarduerekin. Antzinako meatze-trenbidearen trazaduran zehar abiatuko zarete, mendietatik itsasalderaino, ikuspegi liluragarrien artean.

Ez ahaztu Euskadiko zuhaitzetan abenturak izateko parkerik handienean geldialdi bat egitea! Zubi tibetarrez, tirolinazko zirkuituez, lianaz eta heltzeko sarez betetako zortzi zirkuitu ditu parketak. Adin guztietarako aproposa da. Ibilbidea Muskizko Itsaslur pasealekuan amaitzen da, La Arena hondartzaren ikuspegi zoragarrien artean. Txoko ezin hobea uda amaitu aurretik uretan murgiltzeko!

Informazio gehiago eta erreserbak (+)

Albiste gehiago